Nafarroako Bandera Historikoaren berreskurapena eta erabilpena
Nafarroako Bandera Historikoak, Nafarroako lurralde historikoa ordezkatzen zuen, eta du. Ez da nahastu behar Nafarroako Koroaren banderarekin, zeinak barnebiltzen baitzituen Dinastia beraren bertze lurraldeetako armak eta sinboloak.
Honako hauexek dira Nafarroako Bandera Historikoaren zenbait erreferentzia:



Nafarroako bandera Karlos V Enperadorearen hileta-elizkizunetan.

1450 aldera, Agramondarren testu batean Vianako Printzeari buruz, non idatzita baitago ezen bandera gisa soilki Nafarroako armekin atera baitzen bere etsaien aurka gudukatzerat.

1461 urtean, Vianako Printzearen inbentarioa bere heriotzean zeinean aipatzen den ‘altra bandera ab les armes de Navarra’.

1512an, Luis Correa kronistaren erreferentzia non erraiten duen ezen nafarrak bandera gorri koloredun baten azpian agertzen direla:

1555an, Nafarroako Henrike II erregearen hiletaren erreferentzia, non idatzita baitago Nafarroako bandera handi baten presentzia.
1803-1811 urteen bitartean, Joseph Garat Hiriartek proposatzen du Napoleonen Inperioaren baitako bere Estatu-proiektuarentzat, Nafarroako bandera Estatu horren ikur gisa.
Nafarroako Bandera Historikoa sortua da Nafarroako armak erabilita. Hortarako historian zehar erabili izan dira honako bi modutan :
• Nafarroako armak oihal gorri osoan zehar zabalduta.
• Nafarroako armak armarri formatuan oihal gorri baten erdialdean jarrita.

Europako hainbat herrialdeetan bandera historikoak 3×2 dimentsioetarat aldatu ziren, ikus daitekeen bezala 1630ko Nafarroako banderan, Lisboako (Portugal) katedral batean dagoena koadro batean.
Nafarroako Bandera Historikoaren bi bertsioek honako diseinua izango zuten:
•Armarria erdian duen bandera:

Deskribapena : Gorri kolorez Nafarroako armarri historikoarekin erdian, forma errektangularreko 2×3 neurriko oihal gorriaren gainean. Armarria tinbratuta ager daiteke koroarekin, edo ez. Nafarroako Erret Koroa, koro irekia da, Nafarroako Erresumaren ikur.
• Nafarroako armak zabalduta bandera osoan:

Deskribapena : Nafarroako armak, 3×2 dimentsiotako forma errektangularreko oihal gorri osoan zehar.

Oharrak:
• 1558an Nafarroako bandera agertzen da Karlos V.aren hileta liburuan. Bertan Inperioaren baitan zeuden Estatuak agertzen dira (Flandria, Austria, Nafarroa, Sardinia, Aragoi…), eta hainbat gaurko bandera berberekin agertzen dira.
1558ko liburu horretan agertzen den Nafarroako bandera honako hau da : urrezko karbunkulua*, oihal gorriaren gainean, itxita zirkuluekin eta erdian zirkulu berde batekin.
*Karbunkulua : jatorriz karbunkulua harri mistiko bat zen, argi bizia igortzen zuena gaueko iluntasunean argitzeko gai zena. Heraldikan karbunkulu izena erabiltzen da izpi erradialen eskema bat adierazteko eta ez izpi haiek emititzen zituen harribitxia nondik izena hartu baitzuen.
Nafarroako Bandera Historikoaren atalak:

Edozein zuzenketa edo iradokizun bidali mezu bat helbide honetara: NafarroaGara@gmail.com
Twitter: https://twitter.com/NafarroaGara
Instagram: https://www.instagram.com/nafarroagara/
Nafarroa Gara Ekimena